Maroko - Iran

Bere atean sartutako gol batek hondoratu du Maroko, 94. minutuan

Baloiaren jabe izan da Maroko, baina ez du Iranen defentsa gainditzea lortu. Iran kontraerasoan min egiten saiatu da. Oparia jaso du partida amaitzear zenean.

Hakim Ziyach maorkiarra eta Vahid Amiri iraniarra baloia lortzeko borrokan, gaurko neurketan. GEORGI LICOVSKI, EFE
2018ko ekainaren 15a
19:22
Entzun

Lehen minutuetatik egon da Marokok Iran baino erosoago. Aurkariaren zelaian izan du baloia, eta harena izan da joko proposamena. Marokok izan ditu gol aukera gehien, lehen zatian. Iran, berriz, atzean gorde da, kontraerasoan arriskua sortzeko aukeraren zain. Pare bat abisu eman ditu lehen zatian eta Munir atezainaren geldituei esker eutsi dio Marokok berdinketari.

Bigarren zatian, Marokok baloiaren jabe izaten jarraitu duen arren, ez du asmatu Iranen defentsa hausten, eta gol aukera gutxiago sortu du. Iranek kontraeraso aukeren zain segi du. Zain egoteak saririk ez jasotzea dakar batzuetan, baina gaur zorteko izan dira. 94. minutuan atera duen kornerrean Bouhaddouzek bere atean egin du gola, baloia aldendu nahian.

Kolpe latza jaso du Marokok, eta B multzoko lehen hiru puntuak eskuratu ditu Iranek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.