Lehen minutuetatik egon da Marokok Iran baino erosoago. Aurkariaren zelaian izan du baloia, eta harena izan da joko proposamena. Marokok izan ditu gol aukera gehien, lehen zatian. Iran, berriz, atzean gorde da, kontraerasoan arriskua sortzeko aukeraren zain. Pare bat abisu eman ditu lehen zatian eta Munir atezainaren geldituei esker eutsi dio Marokok berdinketari.
Bigarren zatian, Marokok baloiaren jabe izaten jarraitu duen arren, ez du asmatu Iranen defentsa hausten, eta gol aukera gutxiago sortu du. Iranek kontraeraso aukeren zain segi du. Zain egoteak saririk ez jasotzea dakar batzuetan, baina gaur zorteko izan dira. 94. minutuan atera duen kornerrean Bouhaddouzek bere atean egin du gola, baloia aldendu nahian.
Kolpe latza jaso du Marokok, eta B multzoko lehen hiru puntuak eskuratu ditu Iranek.