Ezbeharra
Fabrika zahar bat guztiz kiskali du sute batek Ondarroan
San Ignazio kaleko 25. eta 27. zenbakiko etxeak hartu du su; garai batean Ortiz kontserba fabrika zenaren eraikinak. Ez da zauriturik izan.

Sute handia izan da gauean Conservas Ortizen fabrika zaharrean. Eraikina hutsik zegoen, baina, garrek hartu duten indarra ikusita, alboetako lau eraikin hustu behar izan dituzte. 40 familia atera dituzte etxetik, kea arnasteko arriskuagatik. Udalak kiroldegia jarri du familia horien zerbitzura, nahiz eta gehienek familiako eta lagunen etxeetara joatea hobetsi duten. 21:20 inguruan piztutako sua kontrolpean zuten gauerdian, nahiz eta kostatu zaien erabat menderatzea. Ez da zairiturik izan. Hutsik zegoen eraikina joan deneko urteetan.
Ez dakite nola piztu den, baina sutearen ondoren eraikina egoera txarrean gelditu denez, “herritarren segurtasuna bermatzeko” hura eraisteko agindua eman du gaur Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
21:20 inguru zirela eman du abisua herritar batek, eraikinaren teilatu aldetik ke asko hasi delako ateratzen, sare sozialetan hainbat pertsonak jarri dituzten bideoetan ikusi den bezala.
Ondarru #justnow pic.twitter.com/aADe9Te6JS
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Laster, garrek indarra hartu dute, eta beheko solairuetara jaisten hasi dira. Ordubete eskasean, garretan zegoen etxearen goiko alde guztia.
Gau luzea izango da gaurkoa. pic.twitter.com/6iaL1jGfVh
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Eraikinaren zatiak kalera erortzen daude, beste solairu bat jaitsi aurretik itzaltzea ez da erraza izango. pic.twitter.com/k89SmO5IDS
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Suhiltzaileak eta poliziak joan dira lekura, eta ingurua itxi egin dute. Gurutze Gorriaren laguntza ere izan dute gauean. Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, sua itzalita dago erabat, nahiz eta suhiltzaileek lanean jarraitzen duten. Etxetik ateraarazi duten jendea ere bueltan da jada; 01:15ean eman diete horretarako baimena.
â ï¸ÂÂÂÂ[AZKEN ORDUKOA] Sua erabat itzalita dago jada. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute teilatu zatiak kentzen. Etxea utzi behar izan duten 40 familiak ere bueltan dira. #ondarroa #sutea https://t.co/F6ForoArWK pic.twitter.com/ZUnsQ5Tk6I
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.