musika
"Sekula ez berriz ero hori ni": Izaroren horma irudia Eason
Gustuko dituen sortzaileen horma irudiak egin ohi ditu Balu artistak, besteak beste: Izarori eskaini dio azkena, eta artistak berak sinatu du.

Eason izeneko diskoa kaleratu zuen Izarok otsailean, Donostiari eta Easo auzoari eskainita: disko horretan “aurkitze bat" kontatu nahi izan zuen, bere buruaren aurkitzea, eta topaketa horretan Donostiak izan duen garrantziagatik eskaini zion diskoa. Kantu horretakoa da Er(h)ori kantua, eta horri egin dio erreferentzia Baluk Donostiako auzo horretan jarritako horma irudiari.
Omenaldi xume gisa egiten ditu Baluk halakoak, eta horixe egin zuen Berri Txarraken Beude abestia oinarri hartuta.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.