Albistea entzun

Euskarabentura

Hasi da Euskarabentura, eta prest dira 110 gazteak

Uztail osoa herriz herri pasatuko dute 110 gaztek, Euskal Herria sakon ezagutzen, Maulen hasi eta Getxon bukatu arte. Euskara izango dute ardatz.

Berria -

2018ko uztailak 1

Donejakue bide desberdinei jarraituz: 783 kilometro egingo dituzte guztira Euskarabenturan parte hartuko duten 110 gazteek, horietatik 483 oinez.

BERRIAk ere hartuko du parte espedizioan, modu berezi batean. Han izango da Olatz Silva kazetaria, eta egunerokoa idatziko du webgunean jarritako blogean. Han kontatu zuen, atzo, gogoz beteta dagoela, eta prest duela motxila ere. "Barruko arropa, bai, badago. Iparrorratza mahaian daukat, ezin dut ahaztu. Toailak, bai. Tiritak eta compeed partxeak, botikinera. Koadernoa, ezinbestekoa, ezkerreko poltsikora. 1,5 litroko ur botila, behar-beharrezkoa! Tanpoiak ez dira agertzen zerrendan, horiek ere barrura..."

Boiseko Euskal Jaietan izan zuten Euskarabentura martxan jartzeko ideia, AEBetan. Duela hiru urte hasi ziren elkarri burua berotzen, eta aurten egin egingo dute. Horregaitik, 110 euskal herritarrez gain diasporako bi lagunek ere hartuko dute parte espedizioan: Patagoniakoa da ba, eta Washingtongoa bestea.

Maulen elkartu, eta handik hasi dute espedizioa gaur. Uztailaren 31n amaituko da, Getxon (Bizkaia).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Umearen izen berria oraindik ez dute zabalduko. / ©BERRIA

'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko

Isabel Jaurena

Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izena» sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...