Donejakue bide desberdinei jarraituz: 783 kilometro egingo dituzte guztira Euskarabenturan parte hartuko duten 110 gazteek, horietatik 483 oinez.
BERRIAk ere hartuko du parte espedizioan, modu berezi batean. Han izango da Olatz Silva kazetaria, eta egunerokoa idatziko du webgunean jarritako blogean. Han kontatu zuen, atzo, gogoz beteta dagoela, eta prest duela motxila ere. "Barruko arropa, bai, badago. Iparrorratza mahaian daukat, ezin dut ahaztu. Toailak, bai. Tiritak eta compeed partxeak, botikinera. Koadernoa, ezinbestekoa, ezkerreko poltsikora. 1,5 litroko ur botila, behar-beharrezkoa! Tanpoiak ez dira agertzen zerrendan, horiek ere barrura..."
Boiseko Euskal Jaietan izan zuten Euskarabentura martxan jartzeko ideia, AEBetan. Duela hiru urte hasi ziren elkarri burua berotzen, eta aurten egin egingo dute. Horregaitik, 110 euskal herritarrez gain diasporako bi lagunek ere hartuko dute parte espedizioan: Patagoniakoa da ba, eta Washingtongoa bestea.
Maulen elkartu, eta handik hasi dute espedizioa gaur. Uztailaren 31n amaituko da, Getxon (Bizkaia).