Euskarabentura

Orreagan izan dira Euskarabenturako gazteak

Eguraldi txarragatik Donibane Garazitik Auritzera atzo egitekoa zuten etapa autobusean egin zuten gazteek. Gaur Asisko Urmeneta sortzailearen hitzaldia izan dute Orreagan.

Espedizioko gazteak Donibane Garaziko laborarien solasaldia entzuten
Espedizioko gazteak Donibane Garaziko laborarien solasaldia entzuten Euskarabentura./ Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 5

Maule atzean utzi eta Jutsi eta Donibane Garazitik igaro ondoren Orreagan da euskara ardatz duen espedizioa. Gaur goizean Orregan izan dira parte hartzen ari diren 120 gazteak eta Asisko Urmeneta sortzailearekin Nafarroaren historiaren bertsio desberdinak ezagutu dituzte. Gaur arratsaldean sormen tailerrarekin hasiko dira. Datozen egunetan Nafarroa zeharkatzen jarraituko du espedizioak.

Atzo zuten oinez egitekoa abenturako etaparik gogorrenetakoa; Done Jakue bidea jarraituz Donibane Garazi eta Auritz lotuko zituena. Eguraldi txarraren ondorioz ordea autobusez egin zuten. Goizean deskantsatu eta bertzelako ekintzak egiteko tartea hartu zuten. Trukearen jolasa izan zen egin zuten jokoetako bat. Olatz Silvak BERRIArako idazten duen blogean azaldu zituen jokoaren nondik norakoak.  Alphonse Idiart Donibane Garaziko alkateak harrera egin zien gazteei eta truke jolas eta dantzen ondoren Nafarroa behera utzi eta Ibañetako portua gurutzatu zuten Auritzerako bidean. Bertan gazteek Gartxot filma ikusi zuten.

Gazteek ez dute aspertzeko tartetik izan abentura hasi zenetik. Atzo errateko, Donibane Garazin laborari gazteekin solasteko aukera izan zuten eta Gaztetxeko jendea ere hurbildu zitzaien beren proiektuaren berri ematera.  Gainera Xan Airek iparraldeko egoera soziolinguistikoaren berri eman zien hitzaldi batean. Aurreko egunetako laburpen bideo bat zabaldu dute sareetan eta egunero Olatz Silva BERRIAko kazetaria abenturaren berri ematen ari da blogean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Dena gelditu zen Gasteizen Martxoaren 3an; egunak historia markatu zuen»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hainbat borrokarekin «konprometitua» egon dela adierazi du Razkinek, hala nola euskalgintzarekin eta langile mugimenduarekin. Lantegietan egin du lan; baita Osakidetzako euskara zerbitzuan ere.
Txillardegiri omenaldia

Loratu dadin txilarra berriz

Enekoitz Telleria Sarriegi

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zenetik bederatzi urte bete ziren ostegunean. Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak omenaldia egin dio Donostian, senitarteko eta lagunez inguratuta.
 ©HAMAIKA TELEBISTA

«Begi berriekin ezagutu ahalko dugu Nafarroa»

Jakes Goikoetxea

Nafarroa ezagutzen ez duenaren baina ezagutzeko jakin-mina duenaren begiradarekin erakutsiko du herrialdea Khris Maansrik, Hamaika Telebistako 'Nafar away' programa berrian, astelehenetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna