Maule atzean utzi eta Jutsi eta Donibane Garazitik igaro ondoren Orreagan da euskara ardatz duen espedizioa. Gaur goizean Orregan izan dira parte hartzen ari diren 120 gazteak eta Asisko Urmeneta sortzailearekin Nafarroaren historiaren bertsio desberdinak ezagutu dituzte. Gaur arratsaldean sormen tailerrarekin hasiko dira. Datozen egunetan Nafarroa zeharkatzen jarraituko du espedizioak.
Orreagan gaude gaur, Nafarroaren historiaren bertsio desberdinak ezagutzen Asisko Urmenetarekin.#euskarabenturapic.twitter.com/VwNsLXf9MR
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 2018(e)ko uztailaren 5(a)
Atzo zuten oinez egitekoa abenturako etaparik gogorrenetakoa; Done Jakue bidea jarraituz Donibane Garazi eta Auritz lotuko zituena. Eguraldi txarraren ondorioz ordea autobusez egin zuten. Goizean deskantsatu eta bertzelako ekintzak egiteko tartea hartu zuten. Trukearen jolasa izan zen egin zuten jokoetako bat. Olatz Silvak BERRIArako idazten duen blogean azaldu zituen jokoaren nondik norakoak. Alphonse Idiart Donibane Garaziko alkateak harrera egin zien gazteei eta truke jolas eta dantzen ondoren Nafarroa behera utzi eta Ibañetako portua gurutzatu zuten Auritzerako bidean. Bertan gazteek Gartxot filma ikusi zuten.
Gaurkoan etaparen ordez truke-jolasean eta dantzan ibili dira gazteak Garaziko zitadelan.
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 2018(e)ko uztailaren 4(a)
Arratsaldean autobusa hartu eta Ibañetako portutik gora-behera Auritzera heldu gara.
Gartxot filmak eguraldiaren tenperatura igo du. Bihar egilearekin, Asisko Urmenetarekin, egongo gara! pic.twitter.com/WRsQsT2NES
Gazteek ez dute aspertzeko tartetik izan abentura hasi zenetik. Atzo errateko, Donibane Garazin laborari gazteekin solasteko aukera izan zuten eta Gaztetxeko jendea ere hurbildu zitzaien beren proiektuaren berri ematera. Gainera Xan Airek iparraldeko egoera soziolinguistikoaren berri eman zien hitzaldi batean. Aurreko egunetako laburpen bideo bat zabaldu dute sareetan eta egunero Olatz Silva BERRIAko kazetaria abenturaren berri ematen ari da blogean.
📽 Bideoa🎥#EuskarAbentura espedizioa ttipi-ttapa aurrera!!
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 2018(e)ko uztailaren 4(a)
Maule > Donibane Garazi 》 46 km
Irudiak: Mielotxin
Musika: @EsneBeltzahttps://t.co/GNqTEHWZLBpic.twitter.com/DoCrCzjSzf