Politika

Espainiako Gobernuak dio ez duela egin hurbildu ditzakeen presoen zerrendarik

Marian Beitialarrangoitiak egindako galderari erantzun dio espetxe guztietara eskatu duela informazioa, baina helburua ez zela euskal presoak gerturatzea. "Fitxategiak eguneratzeko" eskatu zuten informazioa.

Apirilean manifestazio bat egin zuten Bilbon. ARITZ LOIOLA, FOKU
2018ko uztailaren 16a
14:36
Entzun

Euskal Herrira gerturatzeko baldintzak beteko lituzketen presoen zerrendarik ez dago. Espainiako Gobernuak, behintzat, ez duela egin jakinarazi dio EH Bilduri, Marian Beitialarrangoitiak egindako galdera bati erantzunez. "Zerrendarik ez dago, eta ez gara ari egiten".

Espainiako Gobernuak onartu du otsailaren 23an txosten bat bidali zuela espetxe guztietara, FIES graduan edo lehen graduan dauden presoei buruzko galderak igorri zizkien, izan diren gradu aldaketa, baimen eta antzeko eskaerei buruz. Banakako tratamenturako programa bat du Espainiako Gobernuak, PIT, eta programa horretarako atxitzea eskatu duen presorik ba al dagoen ere galdetu die. Presoren bati "birgizarteratzeko legezko bideak" onartu ahal izateko baldintzarik aldatu al den ere galdetu die espetxeetako zuzendariei.

Nolanahi ere, informazio hori ez zegoen bideratuta euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko egitasmoan. Hala dio Espainiako Gobernuak. Idatzizko erantzunean dioenez, "ohikoak eta normalizatuak" dira halako informazio eskaerak, eta fitxategiak eguneratuta edukitzeko egiten dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.