Euskaltzaindia

21 erakundek osatuko dute Euskaltzaindiaren ohorezko patronatua

Bilbon egindako ekitaldian aurkeztu dute Patronatua. Akademiak baikortasunez begiratzen dio etorkizunari.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko Patronatuaren aurkezpena egin dute gaur Bilbon. JUNE PRIETO, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 20a
17:45
Entzun

Gaur goizean aurkeztu dute Bilbon Euskaltzaindaren mendeurreneko ohorezko patronatua. 21 erakundek osatuko dute, tartean dira Euskal Herriko erakunde nagusiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal Hirigune Elkargoa,bertzeak bertze.

Uztaileko osoko bilkuraren ondoren egin du Euskaltzaindak patronatua aurkezteko ekitaldia. Bertan, euskara eta euskal kulturaren alde lan egiteko konpromisoa berritsi du euskararen akademiak.  Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Beñat Arrabit Euskararen Elkargoko lehendakariordeak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak hartu dute parte ekitaldian. Espainiako eta Galiziako Errege Akademietako kideak Ikerketa Katalanen Institutuko kideak ere bertan izan dira.

Andres Urrutia euskaltzainburuak Akademiaren hastapenak gogoratu ditu ekitaldian eta azpimarratu du “etenik gabe” lanean jardun duela erakundeak. Euskararen inguruko ikerkuntza lingustikoaren eta gizarte erabileraren arlo desberdinei "adi-adi”   egon direla adierazi du Urrutiak. Gogorarazi du Euskaltzaindiak egun erreferente den komunitate zientifiko, akademiko eta soziala ondu eta mamitutu duela ehun urte hauetan.

Etorkizunari baikortasunez begiratzen diote Euskaltzaindiako kideek eta elkarlanerako mezua zabaldu du Urrutiak ekitaldian: “Euskararen eremuan lan egiten duten guztiekin batera lan egiteko nahiak indartsu dirau". Hurrengo urteetan Euskaltzaindia erreferentzia izan dadin "tankera irekian" lan egingo gaineratu du. "Guztiok gara Euskaltzaindia" azpimarratu nahi izan du Euskaltzainburuak.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendariak ere hartu du hitza ekitaldian. "Euskararen lurraldean" euskara erabiltzeko deia egin du lehendakariak. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak berriz euskara "nafar guztien ondarea" dela adierazi du eta Nafarroako erakundeek euskara bultzatzeko duten "konpromisoa" gogorarari du.  

Euskaltzaindiaren mendeurrenena ospatzeko ekitaldi andana antolatu du Euskaltzaindiak. 2018ko urrian hasi eta 2019ko iraila bitartean bederatzi jardunaldi ezberdin antolatu ditu akademiak.

Patronatua osatzen duten 21 erakundeen zerrenda:

Eusko Legebiltzarra.

Eusko Jaurlaritza.

Nafarroako Parlamentua.

Nafarroako Gobernua.

Euskal Hirigune Elkargoa.

Espainiako Gobernua.

Arabako Foru Aldundia.

Bizkaiko Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundia.

Euskadiko Udalen Elkartea (Eudel)

Nafarroako Udal Kontzejuen Federazioa (NUKF)

Baionako Herriko Etxea.

Bilboko Udala.

Donibane Garaziko Herriko Etxea.

Donostiako Udala.

Gasteizko Udala.

Iruñeko Udala.

Mauleko Herriko Etxea.

Galiziako Errege Akademia.

Ikerketa Katalanen Institutua (Institut d'Estudis Catalans).

Espainiako Errege Akademia.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.