AHT-a

Fiskaltzarekin akordioa lortuta, kartzela saihestuko dute AHTaren aurkako lau ekintzaileek

Auzipetuek 543na euroko isuna ordaindu beharko dute. Desordena publikoa egotzi diete, 2010eko uztailean, bost egunez, Itsasondoko meategietan sartzeagatik.

Andoni Biain eta Mikel Alvarez ekintzaileak. JON URBE, FOKU
2018ko uztailaren 25a
09:29
Entzun

Dozenaka lagunek babestuta iritsi dira AHTaren aurkako lau ekintzaileak 09:00etan Donostiako Epaitegira. 2010ean AHTaren obren kontra Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan itxialdia egin zuten, eta orduko protestagatik urte eta erdiko espetxe zigorra eta 60.000 euroko isuna eskatuak zituzten fiskalak eta akusazio partikularrak.

Epaiketa 10:45 aldera hasi da, baina azkar bukatu da, aldeek akordio bat lortu dutelako. Ondorioz, ekintzaile bakoitzak 543 euroko isuna ordaindu beharko du, sei hilabeteren buruan; hau da, egunean hiru euro bakoitzak.

"Gustatuko litzaiguke auzitegietan egotea datozen belaunaldiei elikadura burujabetza ukatzen dietenak, eta bizitzaren oinarriak, lurra eta ura, suntsitzen ari direnakā€, salatu du Beatriz Arana auzipetuak.

Lau ekintzaileek herritarren babesa izan zuten 2010eko uztail hartan. Haiek meategi barruan zeuden bitartean, kanpoan herritar talde batek ohartarazi zion obren arduradunari lanak geldiarazi behar zituztela, aurrera jarraituz gero ekintzaileak arriskuan jarriko zituztelako. Hark, ordea, erantzukizuna barruan zeudenen gain jarri eta aurrera egitea erabaki zuen. Herritarrek Tolosako auzitegietan salaketa jarri ostean, gelditu zituzten lanak, eta orduan joan zen Ertzaintza ere ekintzaileak ateratzera.

[youtube]https://youtu.be/DnOc3mwD2us[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.