Albistea entzun

Txirrindularitza

Emakumezkoen Donostiako Klasikoa jokatuko da 2019an

Abuztuaren 3an izango da, gizonezkoen egun berean, eta beren lehen ekitaldian 100 kilometro inguruko ibilbidea izango du

Juanan Ruiz / Foku
Juanan Ruiz Foku Emakumeen Biran aurten jokaturio esprint bat.

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 26 07:45

“Bagenekien hutsunea zegoela, eta premia horri erantzun diogu”, horrela aurkeztu du Julian Eraso Donostiako Klasikoko zuzendariak emakumezkoen proba. Hurrengo urtean jokatuko da, 2019an, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteari urtebete lehenago jakinarazi behar zaiolako egutegia. Arduradun propioa ere izango du, Leire Olaberria txirrindularia.

Zurrumurruak baziren Itzuliako antolatzailek eta erakunde publikoek mahai gainean zutela emakumezkoen klasikoa antolatzearen gaia, baina data jartzea falta zen. 2019Ko abuztuaren 3a jokatuko da, gizonezkoen Klasikoaren egun berean. Emakumezkoen proba 14.30ak aldera bukatuko da, eta gizonezkoena 17.30etan. Sari banaketa eta baliabideak berdinak izatea nahi dute.

Lehen ekitaldirako 100 kilometro inguruko ibilbidea izango du, gizonezkoaren erdia baino gutxiago —230 kilometro ditu—. Jaizkibel ez du sartuk ibilbidean, bai, aldiz, Murgil tontorra, azken kilometroetako igoera pikoa. Asmoa zaleak goizez joatea da, eta bertan gera daitezela arratsaldera arte.

Parte hartzaileei dagokienez “mundu mailako eta Euskal Herriko onenak” erakarri nahi dituzte, beraz, pentsatzekoa da World Tour estatusa lortzen saiatuko direla. Gauzak hala, Euskal Herriak emakumezko hiru elite proba izango lituzke: Bira, Durango-Durango Klasikoa eta Donostiako Klasikoa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Noemi Vachon frantziarra, iazko irabazlea, probako une batean. ©Jaizki Fontaneda / Foku
Andoni Iruretagoiena <em>Izeta VI.a</em>, txapelarekin, podiumaren lehen koskan, iaz, Azpeitiko zezen plazan jokatutako Banakako Euskal Pentatloiaren finalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Jaitsiko du norbaitek gorenetik?

Julen Etxeberria

Banakako Euskal Pentatloiaren finala jokatuko dute bihar, Azpeitiko zezen plazan (22:00, ETB1). Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a', Xabier Zaldua, Xabat Olaizola, Ioritz Gisasola 'Zelai IV.a', Aritz Irazabal eta Julen Kañamares ariko dira. Izeta VI.ak jantzi ditu azken bi txapelak. Hura da faboritoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.