Txirrindularitza

Emakumezkoen Donostiako Klasikoa jokatuko da 2019an

Abuztuaren 3an izango da, gizonezkoen egun berean, eta beren lehen ekitaldian 100 kilometro inguruko ibilbidea izango du

Juanan Ruiz / Foku. EMAKUMEEN BIRAN AURTEN JOKATURIO ESPRINT BAT.
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko uztailaren 26a
07:45
Entzun

“Bagenekien hutsunea zegoela, eta premia horri erantzun diogu”, horrela aurkeztu du Julian Eraso Donostiako Klasikoko zuzendariak emakumezkoen proba. Hurrengo urtean jokatuko da, 2019an, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteari urtebete lehenago jakinarazi behar zaiolako egutegia. Arduradun propioa ere izango du, Leire Olaberria txirrindularia.

Zurrumurruak baziren Itzuliako antolatzailek eta erakunde publikoek mahai gainean zutela emakumezkoen klasikoa antolatzearen gaia, baina data jartzea falta zen. 2019Ko abuztuaren 3a jokatuko da, gizonezkoen Klasikoaren egun berean. Emakumezkoen proba 14.30ak aldera bukatuko da, eta gizonezkoena 17.30etan. Sari banaketa eta baliabideak berdinak izatea nahi dute.

Lehen ekitaldirako 100 kilometro inguruko ibilbidea izango du, gizonezkoaren erdia baino gutxiago —230 kilometro ditu—. Jaizkibel ez du sartuk ibilbidean, bai, aldiz, Murgil tontorra, azken kilometroetako igoera pikoa. Asmoa zaleak goizez joatea da, eta bertan gera daitezela arratsaldera arte.

Parte hartzaileei dagokienez “mundu mailako eta Euskal Herriko onenak” erakarri nahi dituzte, beraz, pentsatzekoa da World Tour estatusa lortzen saiatuko direla. Gauzak hala, Euskal Herriak emakumezko hiru elite proba izango lituzke: Bira, Durango-Durango Klasikoa eta Donostiako Klasikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.