Gizartea

Poliziak sei lagun atxilotu ditu Gipuzkoan, pertsonen trafikoaren kontrako operazioan

Atxilotuei leporatzen diete migratzaileei Frantziara iristen laguntzeko sare bateko kide izatea.

Pertsonen trafkoaren kontrako polizia operazioaren irudi bat.
2018ko abuztuaren 4a
12:32
Entzun

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Gipuzkoan, migratzaileen trafikoarekin negozioa egiten duen sare bateko kide direlakoan. Poliziaren arabera, sare horrek Gineako, Boli Kostako, Maliko eta Senegalgo baliabide ekonomiko gutxiko herritarrei eskaintzen zien Frantziara iristeko bidaia. Horretarako, gezurrezko dokumentazioa errazten zieten.

Afrikatik Frantziara heltzeko, sareak Donostiatik bideratzen zituen, nagusiki, migratzaileak. Dena den, sareak Bilbon ere egitura zuela adierazi du poliziak. Donostian, zenbaitetan hainbat egun ematen zituzten pisu batean, Frantziara igaro aurretik.

Sareak trena, autobusa eta taxia erabiltzen zituen migratzaileak Donostiatik Frantziara garraiatzeko. Poliziaren informazioaren arabera, sarearekin lan egin ohi zuen taxista batek 150 euro kobratzen zien bakoitzeko bidaia horrengatik.

Poliziak joan den urtarrilean abiatu zuen ikerketa, Donostiako autobus geltokian migratzaileen zain zeuden pertsona batzuen jokabidea susmagarria zela iruditu zitzaiolako. Migratzaileak autobus geltokitik tren geltokira laguntzen ari ziren susmagarriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.