Arrauna. Euskotren Liga

San Juanentzat da garaipena, bosgarrenez

Liga amaitu ez bada ere, asteburuko aurrez aurrekoaren ostean, San Juanek bermatua du lidergoa. Datorren asteburuan jokatuko da azken estropada Zarautzen.

San Juan

Berria -

2018ko abuztuak 13

Hondarribiako bandera eskuratzea nahikoa ez, eta Euskotren Liga ere eskuratu dute San Juango arraunlariek bosgarren urtez. Liga amaitu ez bada ere, datorren asteburuko estropada galduagatik pasaitarrek alde handia dute aurkariekin.

Larunbatean, ezustean, Arraun Lagunak-ek lehen garaipena eskuratu zuen Ligan, Ondarroako estropada irabazita. Hondarribia geratu zen bigarren tokian, eta San Juan hirugarrenean. Ordea, pasaitarrek ez zuten etsi, eta Hondarribian lehen postuan amaitu zuten Oriorengandik hiru segundora, eta hirugarren tokian geratu den Gu Arraunengandik hamahirura.

Sailkapen nagusian, berriz, hamar punturen aldea ateratzen diete batelerek Oriori, eta, beraz, Zarautzen gertatzen dena gertatzen dela ere, eurena da Ligako garaipena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna