Hondarribiako bandera eskuratzea nahikoa ez, eta Euskotren Liga ere eskuratu dute San Juango arraunlariek bosgarren urtez. Liga amaitu ez bada ere, datorren asteburuko estropada galduagatik pasaitarrek alde handia dute aurkariekin.
Larunbatean, ezustean, Arraun Lagunak-ek lehen garaipena eskuratu zuen Ligan, Ondarroako estropada irabazita. Hondarribia geratu zen bigarren tokian, eta San Juan hirugarrenean. Ordea, pasaitarrek ez zuten etsi, eta Hondarribian lehen postuan amaitu zuten Oriorengandik hiru segundora, eta hirugarren tokian geratu den Gu Arraunengandik hamahirura.
Sailkapen nagusian, berriz, hamar punturen aldea ateratzen diete batelerek Oriori, eta, beraz, Zarautzen gertatzen dena gertatzen dela ere, eurena da Ligako garaipena.
Zorionak!! #batelerak txapeldunak!!#euskotrenliga#harroxapic.twitter.com/MiwYNuAuDO
— San Juan Koxtape A.E (@sanjuan_koxtape) 2018(e)ko abuztuaren 12(a