Mendia

Barakaldoko mendizale bat bizirik erreskatatu dute Tajikistanen, helikoptero istripu batean

Hemezortzi lagun zihoazen airekoan, eta haietako bortz hil dira istripuan. Ismail Samani tontorrera (7.495) igotzea zen taldearen asmoa.

Ismail Samani tontorra. BERRIA
2018ko abuztuaren 13a
07:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Pamir mendien gainetik zihoazela izan zuen MI-8 helikopteroak istripua, atzo eguerdian. Orotara, hemezortzi pertsona zihoazen airekoan, eta, lehen datuen arabera, bost lagun hil dira: Errusiako bi mendizale eta eskifaiako hiru kide, hirurak Tajikistangoak.

Ordea, taldean bazen euskal herritar bat ere, Barakaldokoa. Familiaren arabera, erietxe militar batera eraman dutela jakinarazi diete, baina informazio gehiagorik eman gabe.

Ismail Samani mendira igotzea zen taldearen asmoa. Baina, eguraldi txarraren ondorioz, erori egin zen airekoa. Erreskate taldeek ere 24 ordu baino gehiago behar izan dituzte istripua izan den tokira heltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.