Albistea entzun

Musika

Bakearen aldeko ateak jotzen

Bob Dylanek eta Mikel Laboak Bakearen Aldeko Kontzertuan parte hartuko dute gaur Donostian. Laboak emango dio hasiera kontzertuari 19:45etan eta jarraian 21:00etatik aurrera ariko da Dylan. Baina ez da hor amaituko Donostiako Udalak beste erakunde batzuen laguntzarekin bakearen aldeko kontzertu gisa antolatu duena. Izan ere, Dylanen emanaldiaren ostean DjP3z+Almar VJ eta Macaco ariko dira hurrenez-hurren.

Berria -

2006ko uztailak 11
MIKEL LIZARRALDE Donostia Mikel Laboak behin baino gehiagotan aitortu izan du Bob Dylanen zalea dela. Donostiarraren lanean musikari estatubatuarraren eragin zuzena antzematea ez da erraza, nahiz eta biek ala biek folkean duten oinarria. Herri musikan alegian. Eta ikuspegi estilistikoen gainetik, biek, Dylanek nahiz Laboak, folkaren arauak irauli dituzte. Lehenengoak, direnak eta ez direnak entzun behar izan zituen 60ko hamarkadaren erdialdean bere soinua elektrizitatez jantzi zuenean, eta bigarrenak beti erakutsi du musika esperimentalarekiko zaletasuna eta joera. Orain, bi maisuen, Dylanen eta Laboaren, bideak gurutzatu egin dira. Batak eta besteak, bakoitzak bere erara, Donostian antolatutako Bakearen Aldeko Kontzertuan parte hartuko baitute gaur. Bob Dylan lau aldiz izan da Euskal Herrian aurretik -1989an Donostian, 1993an Gasteizen, 1995ean Bilbon eta 1999an ostera ere Donostian-, baina horietako batek berak ere ez du gaurkoaren oihartzun mediatikorik izan. Antolatzaileei kasu eginez gero, 50.000 lagun inguru bilduko baitira Zurriolako hondartzaren inguruan Minnesottakoaren kontzertua ikusteko. Eta emanaldia bera ere ez delako nolanahikoa, bakearen aldeko kontzertu gisa antolatu baitu Donostiako Udalak beste erakunde batzuen laguntzarekin. Azkeneko urteotan Dylanek uko egin dio źekitaldi politikoetan╗ parte hartzeari, baina hiritarren ekimenez antolatutako jaialdia dela adierazi diote, eta 300.000 euroren truke -hori da bere tarifa- baietz esan dio bertan parte hartzeari. Nolanahi ere, ez dirudi Dylanek bake prozesuaren aldeko hitzen bat esango duenik; ez da hitza komunikaziorako tresna gisa erabiltzen duen artista. Abestu egingo du, teklatua eta ahosoinua jo -azken aldian utzi egin dio zuzenean gitarra jotzeari -, baina, ezusterik ezean, bestelako aldarrikapenik ez da bere ahotik aterako. Dylanek abuztuan kaleratuko du bere disko berria, Modern times -Time out of mind (1997) eta Love and theft (2001) sendoekin trilogia bat osatuko lukeena-, baina ez dirudi lan berri horretako kantuak entzungo direnik Donostian. Euskal Herrira etorri baino lehen AEBetan eta Europan aritu da, eta emanaldi horien oinarria 60ko hamarkadan sortutako kantuak izan dira. Hain zuzen ere, bere azken bi diskoetako kantu gutxi batzuk izan ezik (Love sick, Summer days, Tweedle Dee & Tweedle Dum), gainerako ia guztiak The freewhelin (1963) eta John Wesley Harding (1967) diskoen arteko urteetan idatzitakoak dira. 70eko hamarkadako disko bikainez (Blood on the tracks, Desire) ez da gogoratu oraingoan, eta ezta 80ko hamarkadan ondu zituen disko apalagoez ere. Esan ohi da Dylanek egunero erabakitzen duela zer joko duen gau horretan, eta beti dagoela sorpresarako tartea. Hala ere, orain arteko kontzertuei erreparatuta, garbi dago Maggie's farm-ekin hasiko eta The times they are a-changing ereserki folkarekin jarraituko duela. Eta zalantza gutxirekin aurreratu daiteke Like a rolling stone maiestatikoa eta All along the watchtower bizia izango direla kontzertuko azkeneko kantuak. Ezagun da Dylanek bere kantuak eraldatu eta itxuraldatu egiten dituela zuzenean -batzuetan ezezagun bihurtu arte-, baina bira honetan ez ditu horrenbeste aldatu, nahiz eta country eta blues sonoritate leun batek kantu asko eta asko zipriztintzen dituen. Taldekideei dagokienez, bost lagun izango ditu ondoan Dylanek: Stuart Kimball eta Dennis Freeman gitarristak, Tony Garnier baxu jotzailea, George Recile bateria jotzailea eta Donnie Herron, steel guitar-arekin eta mandolinarekin. LABOA, BOST URTE ONDOREN. Jexux Artzeren omenez antolatutako ekitaldian salbu, Mikel Laboak ez du zuzenean abestu azkeneko bost urteotan. Ondorioz, eta 2005aren amaieran disko berria kaleratu zuela kontuan izanik (Txoriek 17), ikusmin handia piztu du haren gaurko emanaldiak. I˝aki Salvadorrek (pianoa eta esku soinua), Angel Unzuk (gitarra) eta Josetxo Silguerok (saxofoia) lagunduko dute Laboa. Antza denez, bost kantu eskainiko ditu: Ihesa zilegi balitz, Galderak, Orduan, Txoriak txori eta Izarren hautsa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

2003. urtean heldu zen azoka Landakora, eta hor finkatu du egoitza. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Salbuespenean salbuespen

Itziar Ugarte Irizar

Elizpean hasi eta Landakora heldu, mende erdi pasako bidean 'liburu eta disko azokaren' etiketa galdu, eta ┬źkultur plaza┬╗ bihurtu da azoka. Garai ┬źgozoenean┬╗ iritsi da ┬źatzerapausoa┬╗ batzuentzat
Gizon bat, eskailera azpian ezkutatuta, irakurtzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Diskoez haragoko hamaika formatu topatu daitezke egunotan Durangoko Azokan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Diskorik entzuten ez dutenei diskoak saltzea

I├▒igo Astiz

Durangoko Azokan argi ikusten da musikagintzaren sektoreak formatuekin duen korapiloa: egun, sarean entzuten du jende gehienak musika, eta formatu fisiko berrien bila dabiltza sortzaileak
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

┬źMusikan eztanda bat dago: izen interesgarri asko ari da ateratzen┬╗

I. Ugarte - A. Sarasola

Musikaren ikuspuntutik begiratu diote azokari, eta, haren bidez, egungo eszenari. Garai politean ikusten dute, batez ere belaunaldi berrien eskutik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.