Frantzia

Frantziako Ekologia ministro Nicolas Hulotek dimisioa eman du

Ekologia ministroa izan baino lehen, ezaguna zen Frantzian, mugimendu ekologistako aktibista izan zelako luzaro.

Nicolas Hulot, artxiboko irudi batean. YOAN VALAT, EFE
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 28a
14:21
Entzun

France Iner irratiari emandako elkarrizketa batean eman du dimisioaren berri Nicolas Hulotek, orain arte Emmanuel Macronen gobernuan Ekologia ministroa izandakoak. Adierazi duenez, karguan daraman urtebetean ez du aurrerapenik lortu ekologiaren alorrean, eta hori izan da dimisioa emateko arrazoi nagusia.

Irratiari egindako adierazpenetan, esan du desilusioa hartu duela bere buruarekin baina gehienbat “gizartearen eredu neoliberalarekin”. Gaineratu du gobernuan egon den urtebetean ez duela aurrerapenik lortu, eta egiten zuenaren inguruko itxaropena galdu duelako utzi duela kargua: "Urtebete gehiago eginda zerbait aurreratuko nuke, baina ez genuke lortuko gauzak aldatzea", gehitu du.

Espero gabeko dimisioa izan da Hulotena. Atzo ehizari buruzko bilera baten ostean hartutako erabakia izan zela adierazi du, eta Emmanuel Macron presidenteari eta Edouard Philippe lehen ministroari galdetu gabe erabaki duela.

Hulot, ministroa izan baino lehen, ezaguna zen Frantzian, mugimendu ekologistako aktibista izan zelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.