Volkswagenen gaur itxiko dute erregulazioari buruzko akordioa

Enpresa prest dago ordain saria osatzeko. UGT eta CCOOren babesa izango du itunak.

Landabeneko langileak protestan, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2018ko abuztuaren 29a
07:05
Entzun

Volkswagenek osagarria emango die Landabengo langileei itxierak irauten duen bitartean jasoko duten langabezia soldataren berdina izan dadin. UGT eta CCOO ados daude zuzendaritzarekin, eta akordioa sinatzeko prest agertu ziren atzo, oraindik xehetasun batzuk hitzartzea falta dela esan bazuten ere. Itxiera zortzi egunekoa izango da gasolina motorren faltagatik. Automobilgintzako testuingurua asko aldatu da denbora gutxian, eta auto ekoizleek zailtasunak dituzte egoera berrira egokitzeko. Besteak beste, dieselaren prezioa igoko zela iragarri zutenetik, gasolinazko autoen eskaria asko igo da.

Horrez gain, sindikatuek nahi bezala, aldi baterako erregulazio espedientea irailaren 3tik 12ra izango da, hasieran zuzendaritza ados ez bazegoen ere. Gainera, itxierak ez du eraginik izango langile helduenen erretiroan ezta aldi baterako langileen kontratuetan ere. Hornikutza arazo gehiagorengatik urtean zehar egoera bera errepikatuz gero, enpresak kostuak bere gain hartuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.