Volkswagenek osagarria emango die Landabengo langileei itxierak irauten duen bitartean jasoko duten langabezia soldataren berdina izan dadin. UGT eta CCOO ados daude zuzendaritzarekin, eta akordioa sinatzeko prest agertu ziren atzo, oraindik xehetasun batzuk hitzartzea falta dela esan bazuten ere. Itxiera zortzi egunekoa izango da gasolina motorren faltagatik. Automobilgintzako testuingurua asko aldatu da denbora gutxian, eta auto ekoizleek zailtasunak dituzte egoera berrira egokitzeko. Besteak beste, dieselaren prezioa igoko zela iragarri zutenetik, gasolinazko autoen eskaria asko igo da.
Horrez gain, sindikatuek nahi bezala, aldi baterako erregulazio espedientea irailaren 3tik 12ra izango da, hasieran zuzendaritza ados ez bazegoen ere. Gainera, itxierak ez du eraginik izango langile helduenen erretiroan ezta aldi baterako langileen kontratuetan ere. Hornikutza arazo gehiagorengatik urtean zehar egoera bera errepikatuz gero, enpresak kostuak bere gain hartuko ditu.