POLITIKA

Iruñeko Udal Gobernu Batzordetik atera da Edurne Egino

Ezkerrako kideak dimisioa eman du udal gobernu taldeko ordezkari gisa zeuzkan karguetan, eta zinegotzi soila izanen da aurrerantzean.

Edurne Egino, aurreko agerraldi batean.
Edurne Egino, aurreko agerraldi batean. IÑIGO URIZ / FOKU

Ion Orzaiz -

2018ko abuztuak 29

Ezkerra taldeko zinegotzi Edurne Egino ez da, gaurtik aurrera, Iruñeko Udal Gobernu Batzordeko kide izanen. Dimisioa eman du batzorde horretan, eta baita Arrosadia eta Azpilagaña auzoetako zinegotzi-ordezkari gisa ere. Nafarroako Gobernuko hainbat zentrutan, bestalde, ez du Iruñeko Udala ordezkatuko. Zinegotzi soila izanen da aurrerantzean.

Uztailaren 4an, Aranzadi eta Ezkerra taldeak gobernutik egoztea erabaki zuen Joseba Asiron alkateak, bi talde horiek oposizioarekin lerratu zirenean, udal gobernuak eginiko 5 milioi euroko inbertsio proposamena atzera botatzeko. Orain, inbertsio proposamen berria egin du EH Bilduk eta Geroa Baik osatutako gobernu taldeak, eta Eginok salatu du proposamen hori "kontsentsurik bilatu gabe" aurkeztu dutela.

Honela azaldu du auzia Batzarre alderdiak, ohar batean: "Uztailaren 4an, Egino eta Aranzadiko hiru zinegotziak kargugabetu zituen Asiron alkateak, baina Ezkerraren asmoa zen elkarlanari eta negoziazioari eustea EH Bilduk eta Geroa Baik osatutako gobernuarekin, inbertsioei buruzko akordio bat lortu arte. Sanferminak pasata, bilera bat eskatu genuen negoziazioei berriz heltzeko, baina ez ziguten erantzunik eman. Abuztuaren 27an, astelehenarekin, Asironek postaz bidali zigun asteazken honetan egitekoa zen Gobernu Batzordeko deialdia. Atzo, asteartearekin, Asironek prentsa ohar bidez argitaratu zuen bere inbertsio proposamena, bileraren aurretik, eta argi erakutsi zuen bere asmoa dela erabaki guztiak Bilduren eta Geroa Bai-ren artean hartzen segitzea, alde bakarrez".

Bestalde, Batzarrek kritikatu du 142 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa atera duela Iruñeko Udalak, Ezkerrarekin eta Aranzadirekin hitzartu gabe.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Azkoienen lasaitasuna zen nagusi atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Azkoien, ia bakartuta

Joxerra Senar

Bihartik, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezingo da herrian sartu edo irten. Edukiera erdira jaitsiko dute, eta tabernak 22:00etan itxiko dituzte

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Neurriak hartzen ez badira, «transmisio kasuak ugarituko» direla ohartarazi dute. Greba egunetik astebetera, beste mobilizaziorik egitea ez dutela baztertzen adierazi dute.

PCR testak egiten, artxiboko irudi batean. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Kontaktuen itxialdia lau egun laburtu du Madrilek: hamar egun iraungo du

A. Iraola - G. Goikoetxea

Koronabirusa atzemateko beste test batzuk martxan jartzea erabaki du Espainiako Gobernuak: antigenoak aurkitzeko probak egingo dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna