EPAITEGIAK

Bi urteko zigorra ezarri diote Francisco Aranbururi

Ekineko kide izatea egotzita zigortu dute.

Aranburu, gaur, Auzitegi Nazionalean. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
jon olano
2018ko irailaren 10a
13:38
Entzun

Francisco Aranburu Landak ahozko epaiketa zuen gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ekinen Gipuzkoako arduradun izatea egotzita epaitu dute, eta Alfonso Guevara epailea buru duen epaimahaiak bi urteko zigorra ezarri dio.

2007an ziren hura epaitzekoak, urte horretan egin baitzuten Ekinen aurkako makroepaiketa. Fiskalak epaiketan nabarmendu duenez, ordea, Aranburuk ihes egin zuen, eta Frantziak uko egin zion hura Espainiaratzeari.

Egotzitako delituak preskribatzeko urtebete falta zuela, bere burua aurkeztu zuen Espainiako autoritateen aurrean, eta, hori kontuan hartuta, fiskalak ontzat jo du bi urteko zigorra. Hasieran, fiskalak hamabost urteko espetxe zigorra eskatu zuen.

2016ko apirilean ere bi urteko zigorra ezarri zieten Jon Patxi Arratibel, IƱigo Gonzalez, Gorka Zabala, Gorka Mayo eta Iker Morenori, Ekineko kideak izatea egotzita. 4/2014 auziko epaiketa horretan, auzipetuek eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak akordio bat egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.