Migrazioa

Migratzaileentzako aterpeak irekitzeko eta bertan egoteko epea luzatzeko eskatu dio Txantxerreka gaztetxeak Donostiako Udalari

Trantsituan dauden migratzaileen inguruko egoerari buruz jarduteko bileraren balorazioa aurkeztu dute gaztetxeko kideek.

Eneko Goia Donostiako alkatea, udaletxetik ateratzen, protestaren unean. JUAN CARLOS RUIZ
2018ko irailaren 13a
16:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Pasa den astean Donostiako Udalarekin izandako bileraren inguruko balorazioa egin du Txantxerreka gaztetxeak. Trantsituan dauden migratzaileen egoerari buruz jarduteko batu ziren. Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, biltzeko izandako prestutasuna “positibotzat” jo bazuten ere, jasotako erantzuna ez zen “egoerak eskatzen duenaren mailakoa” izan.

Txantxerreka gaztetxea migratzaileei aterpea ematen ari da, baina etorritakoen ehuneko txiki bat baino ezin dute artatu. Gauzak horrela, hainbat eskaera egin zizkioten udalari bileran. Alde batetik, trantsituan dauden migratzaileei harrera guneetan beharrezkoa duten denbora pasatzen uztea; eta bestetik, hutsik dauden aterpeak zabaltzea. Epe luzera begira, aterpetxe berri bat irekitzeko ere proposatu du Txantxerreka gaztetxeak.

“Gai hau ez da berria, aurreikus zitekeen”, adierazi dute gaztetxeko kideek. Egoerari irtenbidea emateko prest daudela azaldu dute.

Horrez gain, kezka azaldu dute Euskal Herrian gelditu nahi duten migratzaileen egoerarekin. “Garbi gelditu zaigu Donostiako Udalak ez duela borondaterik hemen gelditu nahi duten migratzaileen egoera konpontzeko”, azpimarratu dute.

Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte gaztetxetik, eta baita inguruko herrietako udalak beraien bitartekoak eskaintzera gonbidatu ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.