trafikoa

Kamioi batek su hartu du Agurainen, eta A-1 autobidea bi noranzkoetan itxi dute

Kamioiak gasolioa zeraman, eta Aguraingo, Altsasuko eta Langraizko suhiltzaileak joan dira itzaltzera.

Kamioia, sutan. ARABAKO SUHILTZAILEAK
2018ko irailaren 13a
07:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Arabako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean gasolioa zeraman kamioi batek su hartu du A-1 autobidean, Agurainen. Ondorioz, autobidea bi noranzkoetan itxi dute. Autobide hori trafiko sare nagusiko errepide bat da, eta ibilgailu askok zeharkatzen dute. Ixteak trafiko arazoak eragin ditu.

Kamioiak erregaia zeraman, eta horrek are  gehiago zaildu ditu sua itzaltzeko lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.