Gure Esku Dago

Ekitaldia egingo du GED-k Gernikan, Kataluniako erreferenduma gogoan

Irailaren 29an izango da, eta horrekin iazko urriaren 1eko erreferendumean "demokraziaren, bakearen eta askatasunaren alde egin zuten herritarren duintasuna" goretsi nahi dute.

GEDeko kideak ekitaldiaren aurkezpenean, Gernikan.
GEDeko kideak ekitaldiaren aurkezpenean, Gernikan. BERRIA

Gotzon Hermosilla -

2018ko irailak 18

Datozen asteetan, artelan kolektibo bat egiteari ekingo diote Gernikan, "sormen eta elkarlan prozesu baten emaitza" izango dena, eta hori "ekitaldi ireki, berezi eta historiko baten bidez" aurkeztu nahi dute irailaren 29an, urriaren 1eko erreferendumaren lehenengo urteurrena baino bi egun lehenago.

Bi helburu lortu nahi ditu Gure Esku Dago-k ekitaldi horren bidez. Alde batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak zein "oinarrizko erreibindikazio honekin bat egiten duten herritarrak" batu nahi dituzte Gernikan, eta, bestetik, "erabakitzeko eskubidearen aldarria eta urriaren 1eko erreferendumaren dimentsio politikoa nazioartera zabaldu" nahi dute "era ikusgarri batean".

"Askatasuna erabakitzea da" izango da ekitaldiaren goiburua, eta, horrekin, herritarren asmo politikoei "tresna eta bide demokratikoak erabiliz" eratzun behar zaiela nabarmenduko dute GEDkoek, "Katalunian, Eskozian zein Euskal Herrian".

Baina, aldi berean, "elkartasun ekitaldia" ere egin gura du GEDk: ez daukate ahazteko urriaren 1ean Espainiako Estatuak erabilitako "indarkeria eta errepresioa", eta aukera baliatu dute "besarkada handia" bidaltzeko preso, atzerriratu eta jazarpena jasandako guztiei, bereziki behin baino gehiagotan GEDrekin elkarlanean aritu diren ANC eta Omnium elkarteetako ordezkariei, Jordi Sanchezi eta Jordi Cuixarti, "11 hilabete espetxean egin dituzte honetan".

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna