Artea

Angel Badosi eman diote Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala

Badosen eskultura jarduera oso loturik egon da Leioako Arte Ederren Fakultatean irakasle modura egindako lanarekin.

Angel Bados, iazko irudian.
Angel Bados, iazko irudian. Aritz Loiola / Foku

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko irailak 19

Angel Bados Iparragirre (Olazagutia, Nafarria, 1945) eskulturgileak jasoko du Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala, gaur jakinarazi dutenez. Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak eman ohi du sari hori; 30.000 euro jasoko ditu saridunak. Honako hauek osatu dute aurtengo epaimahaia: Angela de la Cruz artistak eta iazko garaileak, Estrella de Diego Arte Garaikideko katedratikoak, Blanca de la Torre erakusketen komisarioak eta Karin Ohlenschlager Laboral Arte eta Sorkuntza Industrialeko Zentzoko ekimenen zuzendariak.

Badosen eskultura jarduera erabat loturik egon da Leioako Arte Ederren Fakultatean (Bizkaia) irakasle modura egindako lanarekin. Hainbat artista belaunaldiren irakasle izan da Bados. Txomin Badiolarekin batera, Artelekuko (Donostia) eskultura ikastaroetako gidari izan zen (1994-1998). Han, Euskal Herriko hainbat artistaren ibilbidea sendotzea eta gidatzea lortu zuten, besteak beste, Itziar Okariz, Ibon Aranberri, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Ana Laura Alaez eta Sergio Pregorenak.

Iazko urrian elkarrizketa sakona eman zion BERRIAri.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna