Albistea entzun

indarkeria matxista

Emakume bat hil dute Bilbon, eta bikotekidea atxilotu dute

Ertzaintzak topatu du emakumezkoaren gorpua, 13:30ean. Indarkeria zantzuak ditu gorpuak. Polizia iturriek jakinarazi dute mehatxuengatik salatua zuela bikotekidea. Mutrikun atxilotu dute arratsaldean.

Ertzainak, hildako emakumea topatu duten etxearen inguruan. /
Ertzainak, hildako emakumea topatu duten etxearen inguruan. / Javier Zorrilla/Efe

Berria -

2018ko irailak 25

Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakian dagoen etxebizitzan topatu du Ertzaintzak Maguette Mbeugouren gorpua, Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez, indarkeria zantzuekin. Bizilagun batek deitu du Ertzaintzara, eta orduan joan dira ertzainak etxera. Han topatu dute.

Mutrikun atxilotu dute gizonezkoa arratsaldean.

Berri agentziek ikerketa iturriak aipatuz zabaldu dutenez, hildako emakumezkoak 25 urte zituen eta bi ume txiki. Haien aurrean hil du gizonezkoak, iturri horien arabera. Lepoa moztuta hil dutela zabaldu dute.

Bilboko Udalak gogor salatu du hilketa, eta elkarretaratzea deitu du bihar 10:30etarako. Adierazpena onartu dute, eta han salatu dute, "ulergaitza" egiten zaiela gertatutakoa, eta elkartasuna azaldu die familiako kideei. "Maguetteren hilketa genero indarkeriaren agerpen gorena da, baina egunerokoan emakumeen kontrako indarkeriaren jarrera eta kasu asko agertzen dira, eta guztiak dira salatzekoak".

Emakundek ere salaketa egin du, eta elkarretaratzera joateko deia egin die herritarrei.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, berriz, manifestazio antolatu du bihar arratsalderako. 20:00etan abiatuko dira, Atxuri auzoko Enkarnazio plazatik.

Gaurkoarekin, gutxienez zazpi dira aurten indarkeria matxistarekin hildako emakumezkoak:

-Florentina eta Maria Jose ama-alabak (63 eta 43 urte). Apirilaren 20an emaztea eta haren ama labankadaz hil zituen gizon batek Gasteizen.
-Roxane (32 urte). Apirilaren 28an errepide bazter batean agertu zen bere hilotza, Donibane Garazin; bikotekie ohiak aitortu zuen hark harrapatu zuela istripuz, baina prokuradoreak nahita aritzea egotzi zion.
-Rejane Delattre. Maiatzaren 2an, 70 urte inguruko emazte bat agertu zen tiroz hilda Bidarten. 79 urteko senarra espetxeratu zuten, hilketa egotzita.
-Sophia Losche (28 urte). Ekainaren 21ean agertu zen bortxaz hilda, Asparreneako (Araba) gasolindegi batean. Alemaniakoa zen, eta han desagertu zen; kamioilari batek hartu zuen autostop egiten ari zela, eta hil egin zuen. Espainiako hegoaldean atxilotu zuten gizona.
-Natalia Balyuk (38 urte). Uharten. Abuztuaren 25ean senarrak larrialdietara deitu zuen, emakumeak dutxatik erorita min hartu zuela, baina haren zauriak eraso batekin bateragarrian zirela antzeman zuten. Hilaren 27an hil zen, ospitalean. Senarra atxilotu egin zuten, eta bermerik gabe espetxeratu.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ibaizabalen hilotz agertu den gazte baten heriotza ikertzen ari dira

Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat

Bizkaiko Diputazioak adingabe migratzaileei arta emateko duen zentro batean bizi zen. Galdakaon aurkitu zuten gaztea, hilda
 ©BERRIA

OSASUN SISTEMAREN ATE NAGUSIAN, EZINEAN

Arantxa Iraola

Egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du COVID-19ak lehen mailako arretan; izurria kudeatzeko hartu diren neurriek ere trabaz bete dute osasun sistemara heltzeko bidea. Osakidetzako langileek deituta, protestak egingo dira gaur.
Rafa Rotaetxe Altzako osasun zentroko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Zentroetara etortzeari utzi dio jende askok»

A. Iraola

Rafa Rotaetxe. 1989tik ari da Altzako osasun zentroan, familia mediku. Izurriak lan zama handia ekarri duela esan du, eta baliabideen urriak eta neurri egokien faltak bidea zailtzen dutela.
Rosa Aginako eta Ana Carracedo lantoki duten osasun zentroaren atarian. ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Esku nahikorik ez dago telefono deiak hartzeko»

Edurne Begiristain

Rosa Aginako eta Ana Carracedo. Lehen arretako administrariak dira: «ahituta» daude, arta behar duten paziente denen eskeei erantzun ezinik. Lan karga eta langile eskasia salatu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.