Albistea entzun

GED-ren ekitaldia

"Une oro sentitu dugu zuen babesa. Ez diguzue huts egin"

Carles Puigdemontek eskerrak eman dizkie Gernikan bildutakoei, bideo bidez.

Berria -

2018ko irailak 29

Bere izenean ez ezik, erbestean eta giltzapean diren politikari katalanen izenean ere eskerrak eman dizkie Carles Puigdemontek Gure Esku Dagoren ekitaldian Gernikan (Bizkaia) elkartu direnei. "Eskerrik asko guregandik gertu egoteagatik. Une oro sentitu dugu zuen babesa; ez diguzue huts egin", esan du.

"Anaitasunezko" mezua bidali du, eta esan du katalanek badakitela Euskal Herritarrek zer sentitzen duten beraiekiko: "Guk zuengatik sentitzen dugun gauza berbera". Elkartasunezko mobilizazioak garrantzitsuak direla azpimarratu du, "norbait nonbaiten mobilizatzen den bakoitzean iristen zaigu txinparta hori".

Gaur Gernikan, Picassoren Gernika koadroa erakutsi dute, hainbat herritarrek zuri beltzean pintatutakoa, argi hori bat salbu. Argi hori elkartasuna adierazteko pintatu dute horiz, hain justu. "Eskerrik asko argi hori pizteagatik", esan du Puigdemontek, "hemendik ikusten da, Belgikatik, Suitzatik, Eskoziatik, espetxeetatik...".

Bihar beteko da urtebete Katalunian errepublikarako erreferenduma egin zutenetik. Orduan beraien eskubideak baliatu besterik ez zutela egin nabarmendu du Puigdemontek. "Eskubidea dugu, eta aurrera eramango dugu azken ondorioetaraino, nahiz eta bidean zailtasun beldurgarriak topatu", ohartarazi du.

Egunen batean euskal herritarrak "estatu autoritario honen aurrean" halako ataka latzean topatzen badira, Katalanen elkartasun eta laguntza izango dutela esan du, gainera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ione Belarra duela bi aste, Madrilgo hauteskundeetarako kanpainan. ©Victor Lerena / Efe

Belarrak aukera handiak ditu UPko idazkari nagusia izateko

Igor Susaeta

Alderdi moreak Herritarren Batzarrera deitu behar du Pablo Iglesiasen ordezkoa izendatzeko. Infolibre agerkari digitalak plazaratu du albistea, Unidas Podemosen iturriak aipatuz

Pablo Iglesias, politikari agur esan zion agerraldian, herenegun, Madilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Bipartidismoa amaitu zuena

Igor Susaeta

Unidas Podemoseko liderrak politika utziko duela eta, Iglesiasen alderdikide izandakoek haren ibilia goratu dute. «Erantzunak ematea» lortu duela nabarmendu dute Nagua Albak, David Sotok eta Roberto Uriartek

Iglesias, Madrilgo bozetako kanpainako ekitaldi batean. ©David Fernandez / Efe

Piztutakoa itzali aurretik, badoa

Iosu Alberdi

Iglesiasek eta bestek 2014an sortu zuten Podemos, M-15 mugimenduaren abaroan. Sei urtean, presidenteorde izatera iritsi da, baina, jada batzen laguntzen ez duelakoan, agur esan dio politika instituzionalari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna