Zientzia

James P. Allison eta Tasuku Honjori eman diete Medikuntzako Nobel saria

Minbiziari aurre egiteko immunoterapiaren inguruan eginiko ikerketangatik saritu dituzte.

James P. Allison ikerlaria. MD ANDERSON CANCER CENTER
2018ko urriaren 1a
07:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Minibiziari aurre egiteko azken urteetan izandako aurrerakuntza nagusietakoak —immunoterapiak— irabazi du aurtengo Medikuntzako Nobel saria: arlo horretan James P. Allisonek eta Tasuku Honjok egindako ikerketak saritu dituzte.

Sistema immunologikoak sor ditzakeen zelula minbiziadunei aurre egiteko gorputzak sor ditzakeen proteinak aztertu dituzte biek. Allison Houstoneko Unibertsitateko (AEB) ikerlaria da, eta Honjo, Kyotokoa (Japonia).

Bihar jakinaraziko dute nori emango dioten Fisikako Nobel saria, asteazkenean Kimikakoa, ostiralean Bakearena eta gaur zortzi Ekonomiakoa. Aurten ez dute emango literatura saririk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.