Musika

Berri Txarrak, MTVk antolatutako jaialdian

Azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan egingo den kontzertuan joko du Muse eta Crystal Fighters taldeekin batera

Berri Txarrak, iazko Sanferminetan, Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Berria
2018ko urriaren 18a
17:09
Entzun

MTVk azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan antolatutako jaialdian parte hartuko du Berri Txarrak taldeak. Kontzertu horretan Muse eta Crystal Fighters taldeek ere joko dute, eta sarrerak —bost eurotan— salgai jarri eta berehala agortu ziren.  MTVk EMA Europako sariak banatuko ditu hurrengo egunean, azaroaren 4an, Barakaldoko BECn (Bizkaia) egingo den ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.