Gutxienez hamabi pertsona hil dituzte tiroz AEBetan

Thousand Oaks (Kalifornia) hiriko taberna batean gertatu da tiroketa. Ustezko erasotzailea da hildakoetako bat.

jarraia159047.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko azaroaren 8a
14:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Gutxienez hamabi pertsona hil eta beste hainbeste zauritu dira Thousand Oaks hirian izandako tiroketan (Kalifornia, AEBak). Asteazken gauean gertatu zen —AEBetan 23:20 inguru zirenean—. Hildakoen artean daude erasotzailea eta segurtasun indarretako kide bat.

Borderline izenako taberanan izan zen tiroketa. Suhiltzileek jaso zuten lehen deiaren arabera, hainbat zauritu zeuden aretoan. Berehala zabaldu zuten abisua sare sozialetan, ez hurbiltzeko eskatuz.

Lekukoen arabera, erasotzaileak gasezko lehergailuak jaurti zituen areto barrura, eta eraso egin zion zaintzaileari tiroka hasi aurretik. Unibertsitateko ikasleentzako jaialdi bat egiten ari ziren tabernan, erasoa izan zen unean eta ehun pertsona inguru zeuden barruan. "Jendea leihoetatik irteten ahalegindu zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.