Espainia

Manuel Marchena izango da Espainiako Botere Judizialeko buru

Gaur amaitzen da Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Gorena berritzeko hautagaiak aurkezteko epea, eta gobernuak iragarri du progresistak izango direla gehienak.

Carmen Lamela epailea, Manuel Marchna aldamenean duela. RODRIGO JIMENEZ, EFE
2018ko azaroaren 12a
12:25
Entzun

Botere Judizialeko buruzagitza hautatzeko azken orduko akordioa lortu dute sozialistek eta popularrek Madrilen. Manuel Marchena izango da kargu horretan, bi alderdien babesarekin. Trukean, Espainiako Gobernuko iturriek aurreratu dutenez, gehiengo progresista izango du Botere Judizialeko erakunde gorenak.

Kontserbadorea da Marchena, eta harreman estua du Alderdi Popularrarekin. Bera izan zen Kataluniako buruzagi inpendentisten aurkako prozesuaren bultzatzaileetako bat; ordea, kargurako berretsiz gero, Gorenera igaroko litzateke, eta ezingo luke epaiketan parte hartu. Besteak beste, Generalitateko presidenteorde izandako Oriol Junquerasi behin-behineko espetxealdia ezartzearen alde egin zuen Marchenak iaz.

Bi alderdiek lotutako akordioaren arabera, erakundea osatzen duten hogei epaileetatik 11 eta bederatzi artean izango dira progresistak. Marchena presidentetzan egotea zen PPk gehiengo progresista onartzeko jarritako baldintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.