Migratzaileak

Frantziak asiloa "gutxi batzuei" soilik emango diela ohartarazi du Parisek

Christophe Castaner Barne ministroak iragarri du gogortu egingo dituztela Estatuan paperik gabe sartzen ahalegintzen direnen aurkako neurriak.

Poliziak, Biriatun migratzaileak atzematen. BOB EDME
2018ko azaroaren 13a
19:54
Entzun

Urtea hasi zenetik Frantziako gendarmeek 10.000 migratzaile kanporatu dituzte, iaz baino %29 gehiago, eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko asmoa iragarri du Frantziako Gobernuak. Horretarako, Espainia eta Marokorekin elkarlana bultzatuko du Emmanuel Macronen gobernuak.

Chritophe Castaner Barne ministroak iragarri duenez, datozen aste eta hilabeteetan gogortu egingo dituzte migratzaileen kontrako neurriak. "Baliabideak jarri ditugu, eta indartu egingo ditugu. Hori egiteko, Parisen argudio nagusietako bat da "migratzaile ekonomikoak" direla muga igarotzen ahalegintzen direnetako gehienak, eta, beraz, ohartarazten du asiloa "gutxi batzuentzat" soilik izango dela.

Italian Lega Nord eta M5S mugimendua koalizio gobernuan sartu zirenetik %95 jaitsi da Europara Italiatik sartzen ahalegintzen direnen kopurua, Parisen arabera. "Orain, Espainia da sarbide nagusia", esan du Castanerrek. Hori dela eta, iragarri du ostegun-ostiraletan Marokora joango dela "muga zorrotzago zaindu" dezala eskatzeko.

"Helburua bide osoa zaintzea da, Europako mugak babestu eta arazoari aurre egiten dioten herrialdeekiko elkartasunez jokatuz", adierazi du ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.