Albistea entzun

Parekidetasuna

Hainbat euskal kanta moldatu dituzte, inklusiboago egiteko

Hator neska-mutil etxera proiektua garatu du Berrizko Kantu Lagun taldeak, herriko hainbat sortzaileren eta udalaren laguntzarekin.

Berria -

2018ko abenduak 2 13:40

Berrizko (Bizkaia) hainbat eragile eta herritarrek, 160 lagun inguruk, grabatu dituzte Hator neska-mutil etxera proiektuak proposatutako euskal kanta tradizionalen moldaketak. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, euskal kantutegiko zenbait abesti kantatzerakoan ohartu ziren hitzekin ez zirela eroso sentitzen. Beraz, jatorrizkoak moldatzea erabaki zuten, "egungo testuingurura" moldatzeko.

Berrizko Kantu Lagun taldeko kideak herriko hainbat sortzailerekin jarri ziren harremanetan proiektua aurkeztu zioten udalari. Aldeko erantzuna jaso zuten sortzaileen nahi udalarengandik eta diru laguntza bat jaso dute ideia lantzeko.

Azaldu dutenez, helburua ez da jatorrizko bertsioak baztertzea, "aukera desberdin posible batzuekin proba egitea baizik; gauzak beste era batean ere egin daitezkeela esatea".

Hona egin dituzten moldaketa batzuk, adibide modura.

Haika mutil

Haika gazte, jeiki hadi /

argia den mira hadi.

Aitorren hizkuntz zaharra

Aitorren hizkuntz zaharra /

nahi dugu zabaldu /

munduaren aurrean /

ausarki azaldu.

Lepoan hartu

Gazteak eskuak elkar gurutza /

ekin ta bultza denok batera /

bidean laguna erortzen bada /

lepoan hartu ta segi aurrera.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Bost hilabete iraun ditu gidoilarien grebak. / ©Etienne Laurent / EFE

Hollywoodeko gidoilariak aurreakordio batera iritsi dira

Isabel Jaurena

Akordioa onartzen duten ala ez erabakitzeko bozketa eginen dute bihar, eta 11.500 gidoilarik bozkatuko dute. Bitartean, WGA sindikatuak adierazi du inor ezin dela lanera itzuli. Aktoreak greban daude oraindik ere.

 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.