Durangoko 53. Azoka

Lehen Sormen beka, rol joko batentzat

Lehenengo aldiz, Sormen beka eman dute Durangoko Azokan. ATOPIArpg euskarazko rol jokoak irabazi du.

Sormen Beka emateko ekitaldia, gaur, Durangon.
Sormen Beka emateko ekitaldia, gaur, Durangon. Endika Portillo/Foku.

Ane Ubegun Goikoetxea -

2018ko abenduak 6

Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztutako ATOPIArpg euskarazko rol jokoak irabazi du Durangoko Azokako lehenengo Sormen beka. Urtebeteko epea izango dute jokoa sortu eta argitaratzeko. Horretarako, 15.000 euroko beka jasoko du taldeak, eta 2019ko Durangoko Azokan aurkeztuko du.

Itxaro Borda idazleak hitz egin du epaimahaiaren izenean: "Rol joko bat euskaraz, literatura fantastikoaren eta jolas kolektiboaren gurutze-bidean, sortzaile talde dinamiko batek ekartzen duena. Irudimena eta irudiak lantzen dituzte, Euskal Herriko gaurkotasunean errotzen da, eta umorea ere sartzen da narrazio eta komentarioetan".

Proiektuaren sortzaileek azaldu dute gabezia batetik abiatutako proiektua dela, eta euskarazko rol jokoetan dagoen hutsunea betetzea izan dutela helburu: "Proiektu honetan aurkezten den egitasmoak euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoaren liburua du helburu, baina proposamen honekin paraleloan adierazpide ezberdinak lantzen saiatzen ari gara, blog, sare sozial eta irrati bidez euskarazko rol jokoen posibilitateak aztertzeko".

28 proiektu aurkeztu dira deialdira, eta hiru izan dira finalistak: Gerrak, Hiru Puntu eta proiektu irabazlea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Erizain bat, gazte bati txertoa ematen, Brasilen. Umeak txertatzeko ohiko kanpainetan jaitsiera nabaritzen hasi dira aurten ©FERNANDO BIZERRA JR / EFE

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Konfinamendua ezarri zuten Azkoienen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan

Arantxa Iraola

Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna