Musika

Pete Shelley hil da, Buzzcocks punk taldeko abeslaria

1970eko hamarkadan Erresuma Batuan sortu zen punk mugimenduaren ikurretako bat izan zen taldea

Pete Shelley, 1970eko hamarkadaren amaieran. BERRIA
mikel lizarralde
2018ko abenduaren 7a
13:24
Entzun

Pete Shelley (Ingalaterra, 1955) kantari, abeslari eta Buzzcocks punk taldearen sortzailea, atzo hil zen Estonian 63 urte zituela. Haren anaiak eman zuen albistea sare sozialen bitartez: "Hau da inoiz egin behar izan dudan gauzarik zailena, Pete Shelley anaiak bihotzekoa izan duela eta gaur goizean hil dela esatea".

Pete Shelleyk 1976an sortu zuen, Howard Devotorekin batera, Buzzcocks taldea, berehala punk eztandaren talde garrantzitsuenetakoa bilakatuko zena. Michael Wintterbottomen 24 Hour PartyPeoplefilmean ikusi zen bezala, Sex Pistolsek Manchesterren emandako kontzertu batean piztu zitzaien Shelley eta Devotori punk talde bat sortzeko gogoa. Hain zuzen ere, Johnny Rottenen taldearen biran sartu zen gerora Buzzcocks, eta horrek oihartzun handia ekarriko dion Erresuma Batuan,

1977an argitaratu zuten Spiral Scratch lehenengo EPa, eta berehala Devotok taldea utzi zuen, lehendabizi unibertsitate-ikasketak egiteko, eta geroago Magazine taldea sortzeko. Aldaketa horrek gitarrista ez ezik, abeslari ere bilakatu zuen Shelley, eta taldean hainbat aldaketa izan ostean, 1978an Another Music in a Different Kitchen LPa argitaratu zuen.  Aurretik Orgasm Addict kantu arrakastatsua iritsi zen dendetara.

[youtube]https://youtu.be/uwAtifCoB3I[/youtube]

Buzzcocksek 1981ra arte iraun zuen, eta tarte horretan Love Bites (1978) eta A Different Kind of Tension (1979) lan luzeak argitaratu zituen. Gerora, Shelleyk bakarkako bideari ekin zion, harik eta 1989an berriro elkartu  —Devoto gabe—, eta zuzenean jotzen eta disko berriak grabatzen hasi ziren arte.

Punka taldearen oinarrian egonda ere, pop melodiak izan ziren beti Buzzcocksen ezaugarri nagusietakoa.

[youtube]https://youtu.be/terg_LPT3X0[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.