Obamacare Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du AEBetako epaile batek

Epaia ez da irmoa, eta Helegite Auzitegira joko duela iragarri du Kaliforniako Fiskaltzaren bozeramaileak. Trumpek, aldiz, txalotu egin du epailearen erabakia.

Trump presidentea, artxiboko irudi batean. /
Trump presidentea, artxiboko irudi batean. / MIchael Reynolds/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko abenduak 15

Donald Trump presidentetzara heldu zenean iragarri zuen Obamacare indargabetuko zuela, baina ahalegina Senatuan trabatuta geratu zen. Hiru errepublikanoren aurkako botoei esker, bestelako estaldurarik ez zutenentzako doako osasun sistemari eustea lortu zuten demokratek. Ordea, orain badirudi auzitegiek egingo dutela ordezkari politikoek lortu ez zutena. 

Texasko barruti bateko epaile Reed O'Connorrek hartu du erabakia. Trumpek berak bultzatutako zerga erreformari lotuta dago. Ordura arte, osasun asegurua ez edukitzeagatik isuna jaso zezaketen herritarrek; erreformaren ostean, ordea, ez da halakorik. Hala, epaileak ebatzi du horren ostean Obamacare indargabetuta geratuko dela, eta arrazoi eman die haren aurkako salaketa jarri duten hogei bat estatutako buruzagiei. 

Epaia, hala ere, ez da irmoa, eta Kaliforniako Fiskaltzaren bozeramaile Xavier Becerrak iragarri du Helegite Auzitegira joko dutela. Aldiz, Trump bera pozik agertu da epailearen erabakiarekin, eta albistea ontzat jo du Twitterreko bere kontuan idatzitako mezuan. 

Senatuan demokratek duten eledun Chuck Schumerrek, bestalde, hondamenditzat jo du ebazpena: "Hondamendia izango da AEBetako milioika familiarentzat". 2010ean, AEBetan 45 milioi lagunetik gora ziren inolako osasun estaldurarik ez zutenak; Obamacare indarrean sartuz geroztik, ordea, 28 milioira jaitsi zen kopurua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Abortatzeko eskubidearen aldeko protesta bat, atzo, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Baliabide gehiagoren beharra

Arantxa Elizegi Egilegor

NBEren datuen arabera, egunero 137 emakume hiltzen dituzte munduan euren bikotekide edo senideek. Indarkeria motaren bat jasan duten emakumeen erdiek baino gutxiagok jotzen dute laguntza eske
Sahararren aurkako zigorrak salatzeko protesta bat, 2017an, Madrilen. / ©Darwin Carrion, EFE

Marokok berretsi egin ditu Gdeim Izikeko gertaerengatik espetxeratutako sahararren zigorrak

Arantxa Elizegi Egilegor

2017an hogei urte eta hil arteko zigorrak ezarri zizkieten 22 independentista sahararri.

Etiopiako emakume bat, Sudanen, Tigrayko gatazkarengatik bere herrialdetik ihesi joana. ©LENI KINZLI, EFE

Giza hondamendi larriago baten kezka areagotu da, Etiopiaren ultimatuma agortuta

Gorka Berasategi Otamendi

Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak Euskal Herriko 17:30ak arteko epea eman dio TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteari errenditu dadin. Bestela, Mekelle eskualdeko hiriburuari eraso egingo diola agindu du.

Konpresak eta tanpoiak, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak

Andoni Imaz

Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna