Ezbeharra

Milagroko 41 urteko bizilagun bat hil da, autoarekin horma bat jota

Gidaria Foruzaingoarengandik ihesi zihoan, kontrako norabidetik, eta, kontrola galduta, eraikin bat jo du.

jarraia161203.jpg
2019ko urtarrilaren 6a
11:23
Entzun

Foruzaingoak 07:00ak inguruan jaso du Cadreitako (Nafarroa) igerilekuetako tabernan lapurretan ari zirelako abisua. Tuteratik joan da patruila; igerilekuen inguruetan "auto susmagarri bat" ikusi dute, eta hari jarraitzen hasi dira. 08:00ak inguruan, ibilgailua kontrako norabidetik sartu da herriko kale batean, eta patruila hura geldiarazten saiatu da.

Gidaria patruilari ihes egiten saiatu da, eta abiadura handian abiatu da herriko kaleetan zehar, Foruzaingoa atzetik zuela. Baina, une batean, iheslariak autoaren kontrola galdu, eta eraikin bat jo du. Gidaria, 41 urteko Milagroko (Nafarroa) bizilagun bat, larri zauritu da. Larrialdi zerbitzuak iritsi baino lehen hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.