Euskara

Mugimendu euskaltzalea berritzeari begirakoa izango da aurtengo Topaldia

Urtarrilaren 31n izango da, Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan. Egitarau zabala osatu dute antolatzaileek egun horretarako.

2019ko urtarrilaren 11
14:54
Entzun

Euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira antolatu du aurtengo Topaldia Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiak horretarako aukerak ekarri dituela iritzita.

Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak hasiko du jardunaldia, euskalgintzaren berritzea hizpide izango duen hitzaldiarekin. Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakaslea euskaltzaleen autoeraketaz arituko da segidan, eta Manex Agirre euskara teknikariak lankidetzaren gaia landuko du. Jarraian, Ipar Euskal Herrian erabilerari begira zabaldu den abaguneaz jardungo du Eneko Gorri Erabil kolektiboko kideak, eta, goizeko saioari amaiera emango dio taldeko lan ekintza batek.

Arratsakdean, Mari Luz Estebanek mugimendu feministaren ibilbidea izango du ardatz, euskalgintzarentzako eraldaketarako eredu gisa baliagarri izan daitekeelakoan. Topaldia itxiko du Elena Laka eta Rita Aldabaldetreku Topaguneko kideen hitzaldiak. Aurrera begirako proposamenaren berri bat aurkeztuko dute.

Euskaltzaleen mugimendurako interesekoak diren gaien inguruan hausnarketa egiteko helburua du Topaldiak. Euskalgintzako kideen elkargune, formazio eta gogoetarako elkargunea da.

Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 23a bitartean izango dute aukera Topagunearen webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.