Salatu dute euskal industria militarrak 500 milioi eurotik gorako irabaziak dituela urtero

Armagintza industriari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte hainbat erakunde antimilitaristek. Hilaren 22tik otsailaren 2ra egingo dituzte Gasteizen.

Jardunaldien aurkezpena. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2019ko urtarrilaren 16a
17:38
Entzun

Euskal Herrian ere badira armak ekoizten dituzten enpresak, besteak beste, Aernnova Araban, ITP eta Sener Bizkaian, Sapa Gipuzkoan edota Dassault eta Turbomeca iparraldean. Horiek ekoizten dituzten gaien %80 baino gehiago esportatu egiten dira, Europara gehienak, baina baita Saudi Arabiara eta Turkiara ere. Hala salatu dute gobernuz kanpoko hainbat erakunde antimilitaristek.

Testuinguru horretan, kolektiboek ohartarazi dute zenbait banku eta erakundek armagintza industriala finantzatzen dutela eta Jaurlaritzak berak babestu egiten dituela gastu militarraren gorakada ahalbidetzen duten aurrekontuak. "Nola liteke fabrika mota hauetako jabeek instituzio publiko eta pribatuen sariak jasotzea? Ba al dakigu zertan inbertitzen dituzten bankuek gure aurrezkiak?".

Gasteizen egindako agerraldian erakundeek gogorarazi dute gatazka armatuek 150.000 hildako eragiten dituztela urtero eta 70 milioi pertsonek beren etxeak utzi behar izan dituztela indarkeria horretatik ihes egiteko. "Iheslari horietako batzuk gure lurretara heltzen dira eta han jazarpena eta pobreziari egin behar izaten diote aurre".

Egoeraz jabetu eta horri aurre egiteko dauden aukerez hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean, Gasteizen. Besteak beste, Joseba Sanzen Gerra hemen hasten da dokumentala ikusi ahal izango da horietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.