Zubietako erraustegia

Auztegi Gorenak berretsi du baliogabea izan zela erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Tolosaldeko eta Urola Erdiko mankomunitateek aurkeztu zuten helegitea.

2013an egin zuten akordioa orduko aldundiak eta enpresek. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko urtarrilaren 17a
12:28
Entzun

Zubietako erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia baliogabea dela berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. EH Bilduren foru gobernuak 2013an hartu zuen erabaki hori. Modu horretara, Zubietan eraikitzekoa zen erraustegiaren lehen proiektua geldiarazi zuen.

Erabaki horren kontrako auzibidea amaierara iritsi da; irmoa baita Gorenaren ebazpena. 2016ko abenduan, Donostiako auzitegi batek baliogabe jo zuen erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia. Epaia berretsi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, iazko urtarrilean.

EH Bilduren agintaldian, Gipuzkoako aldundiak eten egin zuen aurreko foru gobernuak —EAJren esku zegoen hura— erraustegia egiteko sinatu zuen kontratua. Zortzi milioi euro ordaindu zizkion azpiegitura eraikitzeko osatu zen ABEE Aldi Baterako Enpresa Elkarteari, baita egindako lanen 3 milioiko ordaina eman ere.

Espainiako Kontu Auzitegiak errugabetu egin zituen, joan den urrian, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohia, erabaki hori hartzeagatik leporatzen zitzaizkien kontabilitate erantzukizunetatik. Auzitegiak argudiatu zuenez, nahiko froga dago errauskailua "neurriz gaindikoa" zela baieztatzeko. Hori dela eta, azpiegitura ezin zitekeen eraginkorra izan eta "bideraezina" izatera ere iritsi zitekeen. Auzitegiak nabarmendu zuen kontratua ez eteteak are galera handiagoak eragingo lituzkeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.