Jon Arretxeren '19 Kamera' izan da eLiburutegian iaz gehien hartu zen liburua

Eusko Jaurlaritzaren liburutegi digitalak 57.180 mailegu eman zituen iaz. Mailegu gehien izan dituzten hamabost liburuen artetik zortzi euskaraz argitaratu dira. Amama, Loreak eta Ozzy izan dira gehien mailegatu diren filmak.

Erabiltzaile bat, liburu digital batekin. JON URBE, FOKU
jon ordonez garmendia
2019ko urtarrilaren 24a
13:20
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren liburutegi digitalak 2018ko datuen berri eman du gaur. 29.134 erabiltzailerekin amaitu zuen urtea, eta batez beste erabiltzaile bakoitzak bi liburu hartu ditu maileguan. 57.180 mailegu izan ditu eLiburutegiak, aurreko urtean baino %25 gehiago. Erabiltzaileek gehien hartu duten liburua 19 Kamera izan da Jon Arretxerena. Horren ondoren, Ezekiel Jasone Osororen liburua eta Patria Fernando Aranbururena izan dira gehien irakurritako liburuak.

Nabarmentzekoa da gehien hartu diren hamabost liburuen artean zortzi euskarazko argitalpenak direla. Hauek dira aurretik aipatutako biez gain zerrenda hori osatzen duten euskarazko lanak: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez), Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe), Ezekiel nora ezean (Jasone Osoro), Larunbatean Bukowskin (John Andueza), Eskularru beltzak (Jasone Osoro) eta Uretara! (Txani Rodriguez).

2018an eLiburutegian aurreko urteetan baino erabiltzaile gehiago erregistratu ziren: 6.901. Kultura eta Hizkuntz Politika Sailetik igoera hori filmak maileguan hartzeko aukerarekin lotu dute. Izan ere, ekainean jarri zen aukera hori eLiburutegian, eta harrezkero izan da erabiltzaile berrien erregistroan gorakadarik handiena. Filmen maileguari dagokionez, eskaera handiena izan dutenak Amama (Asier Altuna), Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) eta Ozzy (Alberto Rodriguez eta Nacho la Casa) izan dira.

2018an gehien mailegatutako liburuak:

19 Kamera – Jon Arretxe.

Ezekiel – Jasone Osoro.

Patria – Fernando Aramburu.

Las hijas del Capitán – María Dueñas.

Bihotz handiegia –Eider Rodriguez.

Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.

Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.

Ezekiel nora ezean – Jasone Osoro.

Cuando sale la reclusa – Fred Vargas.

Larunbatean Bukowskin – John Andueza.

Las lágrimas de Shiva – César Mallorqui.

Eskularru beltzak – Jasone Osoro.

Uretara! – Txani Rodríguez.

19 Cámaras – Jon Arretxe.

La lengua de los secretos – Martín Abrisketa.

2018an gehien mailegatutako euskarazko 10 liburuak:

19 Kamera – Jon Arretxe.

Ezekiel – Jasone Osoro.

Bihotz handiegia –Eider Rodriguez

Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.

Ezekiel nora ezean – Jasone Osoro.

Larunbatean Bukowskin – John Andueza.

Eskularru beltzak – Jasone Osoro.

Uretara – Txani Rodríguez.

Jenis Joplin – Uxue Alberdi.

612 euro – Jon Arretxe.

eLiburutegian gehien mailegatu diren 10 filmak:

Amama – Asier Altuna.

Loreak – Jon Garaño y Jose Mari Goenaga.

El Grúfalo – Max Lang y Jakob Schuh.

Ozzy – Alberto Rodriguez y Nacho la Casa.

Verano en Brooklyn – Ira Sachs.

Iparraldeko Norman – Trevor Wall.

Magiaren Etxea – Ben Stassen y Jeremy Degruson.

Relatos Salvajes – Damián Szifrón.

Koko Dragoi Txikia – Hubert Weiland y Nina Wels.

Oriente es Oriente – Damien O'Donnell.

Guztira, 16.400 liburu ezberdin izateaz gain, eLiburutegiak 1.800 pelikula eta Daisy formatuko 600 audioliburu inguru ditu. "Helburua laster 2.000 film izatea da, eta horien artean 300 inguru euskaraz izatea", dio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaur zabaldu duen oharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.