Zinema

Dusan Makavejev zinemagilea hil da

Balkanetako zuzendari nabarmenetakotzat hartua, Olatu Beltza zinema mugimendu berritzaileko sortzaile eta kide izan zen 60ko urteen amaieran. 87 urterekin hil da, Belgraden.

Erredakzioa
2019ko urtarrilaren 25a
21:35
Entzun

Belgraden, 1932an jaio zen Dusan Makavejev, eta bertan egin zituen bere ikasketak. 1953tik 1964ra film laburrak egin zituen nagusiki, eta geroago hasi zen film luzeak egiten. 1960ko hamarkada amaieran eta 1970eko lehen urteetan, Olatu Beltza zinema mugimendu berritzaileko sortzaile eta kide izan zen. Mugimendu horren erakusletzat jotzen dira, hain zuzen, Makavejen lehen hiru lan luzeak: Covek nije tica (1965); Ljubavni slucaj ili tragedija sluzbenice (1967) eta Nevinost bez zastite (1968). Europan W.R.-Misterije organizma (1971) filmarekin egin zen ezagun.

Handik gutxira bere herrialdea utzi zuen, eta Kanadan nahiz Australian errodatu zituen bere lanak, harik eta 80ko hamarkadan Belgradera itzuli zen arte. Haren lan esanguratsuenen artean daude, Sweet Movie (1974), Montenegro or Pigs and Pearls (1981) eta The Coca-Cola Kid (1985).

Bi aldiz izan zen Donostiako Zinemaldiko epaimahaikide: 1979ko eta 1999ko jaialdietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.