Migrazio politikak salatzeko 2.000 gurutze jarri dituzte Donostiako Kontxa hondartzan

Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean datorren iganderako hainbat herritar eta eragilek Donostian antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.

jarraia162131.jpg
2019ko urtarrilaren 27a
11:49
Entzun

Urtea hasi zenetik eta Europako lurretara heltzeko ahaleginean hil diren migratzaileak gogoratu eta EBko migrazio politikak salatzea izan da ekintzaren helburua. Sortuk jakinarazi duenez, bolondresek egurrezko 2.000 gurutze jarri dituzte Donostiako Kontxa hondartzan, Gora Herria. Basque People ekimenaren baitan. 

Plataformako eledun Maider Lazkanok gaitzetsi egin du Europan indarrean den migrazio politika, eta baita Pedro Sanchez Espainiako presidentearn jarrera ere, Aita Mari ontziari itsasoratzeko baimenik ez emateagatik. Bide beretik, "utzikeria" ere egotzi dio Jaurlaritzari. 

"Aurreko urteetan milatik gora asilo eskaera aurkeztu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta hala ere, instituzioek ez dituzte euren konpromisoak betetzen", salatu du Lazkanok. Haren arabera, gaur arte Espainiako Gobernuak hitzartutako migratzaile kopurutik %11 soilik jaso ditu eta Frantziak %22.

"Inor ez da ilegala"

Plataformak datorren igandean Donostian hainbat eragilek antolatuta egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du. "Eskuin muturrari ez zaio irabazten euren eskaeren aurrean amore emanez, dinamikak bultzatuz eta norbere esku dagoena eginez, baizik".

Udaz geroztik migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari garen Donostiako hainbat herritarrek egin dute deia, eta lau printzipio dituztela azaldu dute. Bat: "Inor ez da ilegala"; bi, "hemen lan eta bizi diren guztiek eskubide guztien jabe" izan behar dutela; hiru, migratzaile guztiek dutela "harrera duin bat jasotzeko eskubidea"; eta lau, instituzioei dagokiela hori bermatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.