eaj

Batzokietan pintaketak egiteari uzteko exijitu du EAJren BBBk

Azken orduetan Sukarrietan, Bermeon eta Busturian egin dituzte. "Bereziki larria da 'PNV hiltzaile' dioena". 

Busturiako batzokian pintaketak.
2019ko urtarrilaren 29a
14:56
Entzun

EAJren Bizkai Buru Batzarrak "erabat gaitzetsi" ditu azken orduetan Sukarrietako, Bermeoko eta Busturiako batzokietako sarreretan egin dituzten pintaketak. Aurreko astean Iurretan, Portugaleten, Areatzan, Zeanurin, Bilbon (Bilbo Zaharrean eta Errekalden), Basaurin, Markina-Xemeinen eta Lekeition ere egin dituzte. Oraingo honetan, “Amnistia osoa” eta “Oier gudari goguen betiko” idatzi dituzte. BBBk esan duenez, "bereziki larria da bat": "PNV hiltzaile” dioena. "Halako mehatxuak beti eta une oro dira onartezinak, bereziki 2019an, euskal gizarteak atzean utzi dituelako, duela hainbat urte, halako adierazpen eta jarrerak. Horregatik, Bizkai Buru Batzarrak eraso horien egileei eskatzen die era horretako jarduerak egiteari berehala utz diezaiotela, konponbideak eskaini beharrean, euskal gizartearen gehiengo nagusi batek amesten duen normaltasuna eragotzi baino ez dutelako egiten".

BBBk ohar batean esan du demokrazia, euskal presoen eskubideak eta beste edozein "kontu politiko aldarrikatzea zilegi" bada ere, ez dela "horren zilegi" alderdi politikoen egoitzetan pintaketen eta antzeko ekintza "antidemokratikoen" bidez aldarrikatzea. "Konponbidea bilatzeko modu bakarra da bakoitzak dagokion lana egitea eta dagokion erakundean eta tokian lan egitea, eta ez inoren eraikinetako fatxada eta leihoetan pintaketak egitea".

EAJren Bizkaiko zuzendaritzaren arabera, "koldarren antzera anonimotasunaz baliatzen direnei bide luzea geratzen zaie aspaldiko partez elkar errespetatuta bizitzea erabaki zuen herriarekin bakean bizitzen ikasteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.