Musika

Kepa Junkera Gurutzetako ospitalera eraman dute

Abendu hasieran ospitaleratu zuten Belgikan, Gante hiriko erietxe batean, iktus baten ondorioz. Musikaria hobera egiten ari da, baina senideek adierazi dute denbora beharko duela bere onera itzultzeko.

Kepa Junkera trikitilaria, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko urtarrilaren 30a
15:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Kepa Junkera trikitilaria Barakaldoko Gurutzeta ospitalean (Bizkaia) da atzoz geroztik, senideek jakitera eman dutenez. Pixkanaka hobetzen ari dela azaldu dute, baina gaineratu dute sendatzeko denbora beharko duela oraindik.

Abenduaren 5etik dago ospitaleraturik Junkera. Belgikara joana zen, Izegem, Brusela eta Anberes hirietan kontzertu bana eskaintzera. Ondoezik sentitu zen, eta Ganteko ospitale batera eraman behar izan zuten.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.