Bihar Berrian

Nortasuna ez da betierekoa

Pertsona bakoitzak bere nortasuna du, eta haren araberako jarrerak eta jokaerak izaten ditu bizitzan. Baina izaera ez da finkoa, eta alda daiteke. Hori aztertuko du bihar ‘Bizigiro’ gehigarriak.

Nortasuna ez da finkoa, noberaren bizipenek eta beste zenbait faktorek aldarazten dute. NEIL HALL / EFE
Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2019ko otsailaren 1a
14:42
Entzun

Pertsona irekiak eta itxiak, urduriak eta patxadatsuak, berritsuak eta isilak... denetik dago gizartean. Ezaugarri sorta luzeak osatzen du norbanako bakoitzaren izaera; baina, ikerketek ondorioztatu dutenez, ezaugarri horiek alda daitezke, baita nortasuna bera ere. Izaeraren osaera, aldatzeko arrazoiak eta bideak, zailtasunak eta beste hainbat kontu landuko ditu bihar Bizigiro saileko gehigarriak, hiru psikologoren eskutik.

Bestalde, Kutxa Ekoguneak antolatutako euskararen ginkana jorratuko dugu gehigarrian: bost astez lehiatuko dira parte hartzaileak Internet bidez, eta talde irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Ekologia eta hizkuntza uztartuko ditu Ekoguneak seigarren lehiaketan.

Gastronomiak ere izango du tartea gehigarrian; Guillaume Roget sukaldaria ezagutuko dugu. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Brouillarta jatetxeko sukaldariburua da, eta Michelin gidak lehen izarra eman berri dio jatetxeari.

Asteburuari begira jarrita, berriz, Abadiñoko (Bizkai) San Blas jaiak izango ditu mintzagai Bizigiro-k. Igandean egingo dute azoka: 90 janari postu inguru egongo dira, baita 260 abelburu ere, hainbat arrazatakoak. Azokaz gain, herri kirolak eta idi probak ere izango dira jai eguna biribiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.