Zinema

Lau Goya sari eskuratu dituzte Euskal Herriko sortzaileek

Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek Animazio Lan Onenaren saria jaso dute Un día más con vida filmarengatik. Arantxa Etxebarriak Zuzendari Berri Onenaren saria lortu du Carmen y Lola pelikularekin.

Amaia Remirez eta Raul de la Fuente, Animaziozko Pelikula Onenaren sariarekin. JOSE MANUEL VIDAL, EFE
2019ko otsailaren 3a
16:49
Entzun

Euskal Herriko sortzaileek lau Goya sari eskuratu zituzten, atzo, Espainiako Zine Akademiaren sarien 33. ekitaldian. Raul de la Fuente eta Amaia Remirezen eta Arantxa Etxebarriaren sariez gain, Goya bana jaso zuten Josu Intxaustegik eta Clara Bilbaok; Argazkilaritza Onenari eta Jantzirik Onenari sariak lortu zituzten, hurrenez hurren.

Sevillan (Espainia) ospatu zen sari banaketan, Rodrigo Sorogoy zuzendariaren El Reino thriller politikoak jaso zituen Goya gehien. Zazpi Goya bildu zituen. Ez zuen lortu, baina, Pelikula Onenarena. Javier Fesserren Campeones filmak eskuratu zuen hori. Guztira, hiru sari bildu zituen Campeonesek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.