Hezkuntza

Hamar eguneko grebara deitu dute itunpeko ikastetxeetako sindikatuek

Lau greba egun martxoan izango dira, beste lau apirilean eta bi maiatzean. Sindikatuek adierazi dute Kristau Eskolarekin izan dituzten bileretan ez dela aurrerapen nahikorik lortu.

Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa, urtarrilaren 17an, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko otsailaren 8a
16:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi bilera izan dituzte itunpeko ikastetxeetako langileen ordezkariek Kristau Eskolarekin, zortzi eguneko greba egin zutenetik. Sindikatuen esanetan, ez da adostasun nahikorik lortu bilera horietan, eta, beraz, hamar greba egun zehaztuko dituzte.

Oraindik ez dute data zehatzik jakinarazi, baina lau greba egun martxoan izango dira, beste lau apirilean eta gainerako biak maiatzean.

Sektoreko dindikatu guztiek deitu dute grebara: ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.